domingo, 4 de octubre de 2009

Zarautz-Asteasu-Zumaia

Bakarrik

Beno, 2009'ko tenporada zikloturista amaitua da jadanik
bainan hori ez du esan nahi bizikleta ahastuko detenik.
Gaur bakarrik egin det iganderoko buelta.
Hori bai, bestetan baino beranduago irten da.
Ala ere beta izan det nahiko kilometroak egiteko.
Nere asmoa Aia'tik Asteasu'ra joatea zen eta alaxe egin det,
bainan gero ikusiaz eguraldi zoragarria zegoela ba luzatu
egin det ibilaldia Zumaia aldera.
Argazkiak ateratzeko nola taldeko modeloak falta nitun
ba paisajearekin zentratu naiz.
Lehenbiziko bihak bizikleta gainetik atereak dira.
Asteasu'tik Aia'ra igotzen. Eta besteak atsedena hartuaz .
Zumaia eta Getaria artean.









domingo, 27 de septiembre de 2009

ZZE 2009 Denboraldiaren Amaiera

Agur

Aurtengo denboraldia joan zaigu.
Ondo izateko hamaiketakoa eginaz amaitu degu, gainera
oso paraje ederrean. Noski lehenbizi bizikletan ibili ondoren.
Orain saiatu egin beharko det forma piskat mantentzen.
Udazkenean eguraldi ona lagun bada izango da aukera
igande goizetan ibilaldi batzuk antolatzeko.
Eta neguan agian komeniko da piskat aparkatzea bizikleta,
gero udaberrian indarberrituta eta gogoarekin jarraitzeko.












martes, 8 de septiembre de 2009

Beste Igandetan Bezala

Beste hainbat igandetan bezala Abuztuaren asken igandean
abiatu ginen gure taldean juntatzen garenok parrokitik Mutriku aldera.
Beste hainbat igandetan bezala hasieran lasai, Getaria bitartean
eguzkiaren irteera ikusiaz eta berriketa batzuk eginez.
Beste hainbat igandetan bezala bizikleta zen aitzaki ederra
goiz ederra igarotzeko eta kirola eginez disfrutatzeko.

Bainan igande honetako gidoia guztiz desberdina izango zen.
Gure taldeko Manuel'eri ondoeza eman zion
eta anbulantzian eraman zuten hospitalera.
Han koma egoeran sartu zen. Badirudi buruko zain bat taponatuta zuela.
Atzo hil zitzaigun eta bere entierroan egon ondoren nago hau idazten.
Natura eta kirolaren indarra ez zen nahikoa izan bere egoeratik irtetzeko.
Natura eta kirola hitz ederrak gure bihotzetan.
Agur Manuel.

domingo, 23 de agosto de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Xoxoka

Zarautz - Xoxoka - Zarautz (70 km)

Abustuan oporrak ditudanez aprobetxatzen ari naiz bizikletan
kilometroak egiteko. Eta ari naiz ondorioak antzematen.
Lehen trabatuta igotzen nuen aldapak eta repetxoak orain
beste txispa batekin igotzen ditut. Pena temporada bukatzear dagoela.
Gaur Xoxoka'ra joan gara. Ez nuen nik ezagutzen.
Urnieta inguruan dago, eta bertara iristeko aldapa gogorra
igo behar da. Ori bai, ez da oso luzea.
Gaurko bero handia aldarrikatuta bazegoen ere, guk
ibili geran orduetan oso brisa ederra eduki degu denbora guztian.
Gozatzekoa.










domingo, 26 de julio de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Arrate

Zarautz - Arrate - Zarautz (106 km)

Ilusio handiakin hasi det eguna.
Ondo lo egin ondoren eta eguraldi ederrakin goizean goizo
abiatu gara Eibar aldera gero Arrateko aldapa igotzeko.
Bainan beti zerbait izatea dena izorratzeko eta horixe gertatu zait.
Aldapa hasi igotzen eta bizikletaren aulkia klak egin du.
Engantxeko torniloa puskatu da eta dena lurrera joan da.
Ala ere goraino igo naiz, ori bai, denbora guztia zutik.
Gero jeitsi, Eibarreko tren geltokira joan eta Zarautzera.






domingo, 12 de julio de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Elgoibar

Zarautz - Elgoibar - Zarautz (75 km)

Gaur ez zegoen kexarik. Eguraldi zoragarria eta ibilandi lasaia.
Guztora. Elgoibar'en seilatua egin dugu eta segidan kafetxoa.
Gero Azpeiti aldera aldapa nahiko luzea igo degu eta besterik
gabe Zarautz'era.





domingo, 21 de junio de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Ereñozu

Zarautz - Ereñozu - Zarautz (65 km)

Askeneko bi astetan egin degun etapa luzeen ondoren
gaurkoa motz egin zaigu. Ni behintzat konturatzerako
Orion geunden bueltan. Orio gainean geratu egin degu
txirrindulari gazteen lasterketa zegoelako. Lehenbiziko
bi argazkiak horkoak dira.
Gero Ibaita aldera dihoan bide zaharretik joan gera
denbora pasa. Bide hau autopista egiterakoan mostu zuten
eta orain kondizio txarrean dago. Hori bai, paisai ederra
ikusi daiteke. Asken bi argazkiak.





domingo, 14 de junio de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Arantzazu

Zarautz - Arantzazu - Zarautz (150 km)

Gaur ez det asko idatziko. Oraindik nekatuta nago.
Esan bakarrik goizeko 6:30 irten garela eta ordubata
inguruan itzuli garela etxera.
Zikloturista asko, uste det Zarautz, Getaria eta Zumaia'ko
gehienak joan direla.
Ibilbidearen zehar ez dut izan argazkiak ateratzeko aukera.
Bakarrik Arantzazu'n atera ditut.





sábado, 13 de junio de 2009

Triatlon Zarautz 2009

Getaria aldera pasian nihoala atera ditut argazki batzuk
patrikan neraman Ricoh kamara txikiarekin.
Horietako hiru aukeratu ditut hemen jartzeko.




domingo, 24 de mayo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Hondarribia

Zarautz - Guadalupe - Zarautz (98 km)

Gaur Jaizkibel igotzea tokatzen zen.
Paraje polita izango da bainan gaur ez degu ezer ikusi lambroarekin.
Jaizkibel baino lehen Donosti erditikan pasatzea tokatu zaigu.
Aspertu gera semaforoekin, ia denak gorria tokatu bai zaigu.
Gero Donosti irteeran Pasai aldera topatu degu Donostia-Baiona
egiten zebilen gendearekin (Gipuzkoa'ko Federazioak altolatutakoa).
Kilometro batzuk pelotoi handian ibili gera.
Gure taldean gaur ere pintxazo eguna izan degu, hiru aldiz
konponketa lanetan ibili garelako.
Argazkitan Jaizkibel igotzen, Guadalupe Eliza, eta pintxazo gunea.





domingo, 17 de mayo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Lekeitio

Zarautz - Lekeitio - Zarautz (96 km)

Herri polita Lekeitio, bai horixe!
Gaurko ibilaldia nahiko "ropepiernas" izan da. Repetxo asko.
Bainan premio polita, Lekeitio merezi bai du sufrimendu piskat.
Jendea ugari zan gaur bizikletan, ze tramu batzutan topatu gara
Eibarreko proba egiten zaudenakin (Gipuzkuko Federazioak antolatuta).
Eibarretik Arrate gaineraino. Hauek -batzuk behintzat- abioiak bezala
pasatzen ziguten. Hori presa hori!. Jende gogorra.
Baita topatu gara Deba inguruan beste karrera batekin.
Uste det zirela elite eta sub 23 kategorikoak.
Jarri dudan azken argazkia hoiena da. Besteak Lekeition ateratakoak.





domingo, 10 de mayo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Matxinbenta

Zarautz - Matxinbenta - Zarautz (85 km)

Goizetik euria gaur ere. Talde txikia juntatu gera.
Agian jentea aspertzen hasia da hainbeste euriarekin.
Ala ere ez du otzarik egin, gaitzerdi!.
Ni zazpiko taldean ibili naiz eta nahiko lasai.
Itzulian bakarrik bizitu degu martxa tramu batzutan.
Seilatua Matxinbentan. Hor jartzen dizuet bai eliza eta
bai frontoiko argazkiak.



domingo, 3 de mayo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Alegi

Zarautz - Alegi - Zarautz (80 km)

Gaurko jardunaldia piskat arraroa izan da.
Hamar inguruko taldea juntatu gara gure martxan ibiltzeko
(lasaien taldea) eta bai lasai ibili garen Alegia'ra iristeko.
Izan ere bost kilometro goraberarekin bi pintxazo eduki
degu eta konpondu bitartean itxoiten egon gara.
Hori ritmoa asko puskatu digu. Bainan ze egingo degu!
Gero Alegia'ra iritxi ondoren eta seilatu, ba beste
gauza izan da. Itzuleran ondo aurkitu naiz eta disfrutatu egin det.
Ohizko kafea hartu ondoren atseden modura, Andazarrate
igo degu eta handik Zarautz'era zuzenean, dana emanian
eta relebo batzuk emanaz . Taldetik tiratzen ere
ausartu naiz. Ez gehiegi eh!!
Igandetik igandera asko antzematen ari naiz
mejora, bainan oraindik fondoa nahiko justua dabil.
Datorren igandean Matxibenta'ra.






Seguidores

Datos personales