domingo, 29 de marzo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Azkoitia

Zarautz - Azkoitia - Zarautz (60 km)

Beno, beno… gaurko etaparekin badaramat 212 km
ofizialak temporada honetan.
Eta beste 60 km inguru nere kontura egin ditudanak
entrenamendu modura ba hirurehun kilometrotara
inguratzen naiz. Ez dira asko baino ari naiz somatzen
mejora piska bat nere pedaleo kadentzian.
Oraindik pendiente daukat dieta piskat egitea
hiru bat kilo jeisteko eta gehien bat aldapa gora
errezago ibiltzeko, bainan beno, ez da hain erreza.
Gaurko etapa nahiko gogorra izanda gehien bat
egin duen otzagatik eta gainera ordu aldaketarekin
lo gutxiago egin det eta hori ere nabaritu det.





domingo, 22 de marzo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Deba

Zarautz - Deba - Zarautz (50 km)

Zortzi t'erditan azaldu naiz Parrokian eta ordurako
aldeinda zeuden talde bat. Geratzen zirenei abantaila
piskat hartu naian -gero lasaio ibiltzeko- bakarrik
irten naiz besteen zai egon gabe.
Zumaiko errotondan harrapatu naute eta hortik aurrera
aldan moduan ibili naiz taldearen ritmoa jarraitu nahian.
Itziar igotzen atzean geratu naiz eta hortik Debara
bakarrik jarraitu det.
Gaur eguraldi ederra zegoen bainan otza!!





jueves, 19 de marzo de 2009

Aiako Iturria

Gaur jai eguna, udaberriko usain ederrarekin
esnatu zaigu. Horrelako eguzkia eta zeru
urdina aprobetxatu beharra zegoen eta
bizikleta hartuaz nere toki faboritoenetako
batera joan naiz. Aiako Iturrira.
Atsegina zait atseden piskat hartzea toki horretan
eta ur freskoa edanaz eguzki piskat hartu.

domingo, 15 de marzo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Zubieta

Zarautz - Zubieta - Zarautz (40 km)

Pazientzia!! Gaur hamar bat kilometro aguantatu diet ritmoa
taldeari, bainan azeleroi bat egon da eta akabo, hortxe
geratu naiz deskolgatuta. Bai, bai, pazientzia.
Denbora darama ankak eta arnasak martxan jartzen
eta muskuloak indartzen.
Bestela ondo, beno… eguzkia badirudi ez duela ezer
jakin nahi gurekin. Aste guztia ona egin du bainan
gaur euria. Gutxi bainan azkenerako blei eginda.




lunes, 9 de marzo de 2009

ZZE 2009 taldearen argazkia


Lehengo larunbatean azaldu zen "diario vasco" egunkarian
Zarautzko Zikloturista Elkarteko 2009 talde argazkia.
Argazkia Villa Munda'n aterata dago.
Eta ni aurten apuntatu naizenez oraindik ez daukat
equipoaren kamiseta berria. Mekatxis!!

domingo, 8 de marzo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Iraeta

Zarautz - Iraeta - Zarautz (32 km)

Gaur bigarrengo irteera Iraetara.
Zarautzen eta ibilbide guztian euria izan degu atsedenik gabe.
Lehengo igandean baino hobeto aurkitu naiz bainan
ez da nahikoa izan. Gaur ere deskolgatuta iritsi bai naiz.
Argazki batzuk atera ditut Iraetan.
Frontoian pelota partidua jokatzen ari zirenak argazkia ateratzeko
eskatu didate eta gero beren email helbidea apuntatu
dute paper batean eta listo argazkia jasotzeko.
Gaur egunian kamara digitalekin eta internetekin "todo soluzionao".
Etxea iritxi naiz blei eginda.
Salda bero hartu det eta guztora





domingo, 1 de marzo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: lehenbiziko irteera

Zarautz - Usurbil - Zarautz (30 km)

Askenean animatu naiz bizikletan ibiltzera
Zarauzko Zikloturisten Elkartekoekin.
Gaur temporada hasiera zenez, lehendabizi
meza egon da eta gero argazki ofiziala atera digute
talde osoari. Ondoren denok Usurbilera.
Justu zamar ibili naiz indarrez bainan beno,
kontuan eduki behar da aurtengo nere lehenbiziko
kontaktoa zela bizikletarekin.
Orain egin behar detena da fondo piskat hartu
eta kilo batzuk galdu.
Goiza ondo bukatzeko amaiketako ederra
egin degu Bea-zay tabernean




Seguidores

Datos personales