Uffff…, zalantzarik gabe gaurkoa izanda -neretzako behintzat-
aurtengo orain arteko etapa gogorrena.
Dena gogorra egin zait bainan batezere euria.
Zarauz'tik Beizama'raino ez da geratu ezta segundu bat.
Euri nahiko fuertea gainera, Beizarama iristeko dagoen
aldapa bezain fuertea. Bost kilometro dira eta ez dago
atseden punturik. Nahiko gogorra bai.
Beizama'n sopa bat eginda negoenez ba beste sopa
hartu det edo hobeto esateko salda goxoa.
Ederra benetan, bainan berriro martxan jarri behar
eta Beizama'ko jeitsiera izan da neretzako momentu
txarrena. Gorputza ostuta, ankak gelatuta, dena blei
eta bide hain buztia egonik ba… pentsa. Uste det
igoera baino luzeago egin zaitela jeitsiera.
Gero aldan moduan hortxe ailegatu gera, azkenean
ia indar barik Zarautz'era.
Beno, beno eta gainera ez dut beta izan ez da argazkiak
ateratzeko. Pare bat bakarrik, Beizama bertakoak.


















