domingo, 3 de mayo de 2009

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2009: Alegi

Zarautz - Alegi - Zarautz (80 km)

Gaurko jardunaldia piskat arraroa izan da.
Hamar inguruko taldea juntatu gara gure martxan ibiltzeko
(lasaien taldea) eta bai lasai ibili garen Alegia'ra iristeko.
Izan ere bost kilometro goraberarekin bi pintxazo eduki
degu eta konpondu bitartean itxoiten egon gara.
Hori ritmoa asko puskatu digu. Bainan ze egingo degu!
Gero Alegia'ra iritxi ondoren eta seilatu, ba beste
gauza izan da. Itzuleran ondo aurkitu naiz eta disfrutatu egin det.
Ohizko kafea hartu ondoren atseden modura, Andazarrate
igo degu eta handik Zarautz'era zuzenean, dana emanian
eta relebo batzuk emanaz . Taldetik tiratzen ere
ausartu naiz. Ez gehiegi eh!!
Igandetik igandera asko antzematen ari naiz
mejora, bainan oraindik fondoa nahiko justua dabil.
Datorren igandean Matxibenta'ra.






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Seguidores

Datos personales