Askeneko bi astetan egin degun etapa luzeen ondoren
gaurkoa motz egin zaigu. Ni behintzat konturatzerako
Orion geunden bueltan. Orio gainean geratu egin degu
txirrindulari gazteen lasterketa zegoelako. Lehenbiziko
bi argazkiak horkoak dira.
Gero Ibaita aldera dihoan bide zaharretik joan gera
denbora pasa. Bide hau autopista egiterakoan mostu zuten
eta orain kondizio txarrean dago. Hori bai, paisai ederra
ikusi daiteke. Asken bi argazkiak.










