Abustuan oporrak ditudanez aprobetxatzen ari naiz bizikletan
kilometroak egiteko. Eta ari naiz ondorioak antzematen.
Lehen trabatuta igotzen nuen aldapak eta repetxoak orain
beste txispa batekin igotzen ditut. Pena temporada bukatzear dagoela.
Gaur Xoxoka'ra joan gara. Ez nuen nik ezagutzen.
Urnieta inguruan dago, eta bertara iristeko aldapa gogorra
igo behar da. Ori bai, ez da oso luzea.
Gaurko bero handia aldarrikatuta bazegoen ere, guk
ibili geran orduetan oso brisa ederra eduki degu denbora guztian.
Gozatzekoa.




