abiatu ginen gure taldean juntatzen garenok parrokitik Mutriku aldera.
Beste hainbat igandetan bezala hasieran lasai, Getaria bitartean
eguzkiaren irteera ikusiaz eta berriketa batzuk eginez.
Beste hainbat igandetan bezala bizikleta zen aitzaki ederra
goiz ederra igarotzeko eta kirola eginez disfrutatzeko.
Bainan igande honetako gidoia guztiz desberdina izango zen.
Gure taldeko Manuel'eri ondoeza eman zion
eta anbulantzian eraman zuten hospitalera.
Han koma egoeran sartu zen. Badirudi buruko zain bat taponatuta zuela.
Atzo hil zitzaigun eta bere entierroan egon ondoren nago hau idazten.
Natura eta kirolaren indarra ez zen nahikoa izan bere egoeratik irtetzeko.
Natura eta kirola hitz ederrak gure bihotzetan.
Agur Manuel.

No hay comentarios:
Publicar un comentario