domingo, 11 de julio de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Arano

Zarautz - Arano - Zarautz (80 km)

Goizeko zazpiretan puntuan jarri gera martxan gaurko kirol saioa egiteko.
Hernaniko taberna batean geratu gara,
kafetxo bat hartuz Iruinako zezen entzierroa ikustera.
Hortik aurrera serio serio Arano'ko maldak igotzeraino.
Herri polita da Arano bainan hiru kilometroko aldapa gogorra du,
bertara ailegatzeko. Askeneko ehun metroak -propina bezala-
desnibel oso handikoak, lehenbiziko argazkiko horretan hain zuzen.
Gaurko argazkiak ez dira nereak, Internetik hartuak baizik
eta egilea Antxon Salaberria sinadurarekin azaltzen da.
Aranotik bueltan Hernaniraino bizi bizi joan gara,
eta hemen gaurko bigarren kafea.
Gaurko beroarekin ondo egotezan tabernako terrazan eserita,
bainan egia da baita, ankak gogortu egiten direla eta mugitu egin behar.
"Cuesta de la muerte" igo eta etxera.






argazkien sinadura: Antxon Salaberria

domingo, 4 de julio de 2010

"La Antigua" Ermita (Zumarraga)

Zarautz - Zumarraga - Zarautz (96 km)

Argazki kamara hondatu egin zaidanez, orain dela 2 aste lurrera erorita,
gaur ez det irudirik atera. Bainan aprobetxatuz gaurko ibilaldiaren amaiera
La Antigua ermita famatuan zela eta lehengo ostiralean izan zela bertan
egiten den festa eta ezpatadantza ba jarri ditut Interneten aurkitu ditudan
argazki eder batzuk. Argazkien sinadura: Aresti.
Ermita guztiz ederra eta berezia da. Ikus hemen informazio gehiago.










argazkien sinadura: Aresti

viernes, 25 de junio de 2010

Lagos Covadonga 2010

Iker'en enlazeak jarraituz ZZE webguneko foroan
Lagoseko probari buruz, zarauztarren bila ibili naiz
eta argazki hauek aurkitu ditut.
Ni ez nintzen izan lasterketa horretan bainan gustatuko
litzaidake joatea. Ea datorren urtean posible den.









domingo, 20 de junio de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Amezketa

Zarautz - Amezketa - Zarautz (85 km)

Badoa tenporada aurrera. Bihar udaran sartzen gara
argazkiko lainoak ikusita ez badirudi ere.
Gaurko jardunaldian, Sorabilla inguruan Joxean Gorostidik
arazo teknikoa izan du erruedaren kubiertarekin eta etxera itzuli
da 30km inguruan bakarrik eginak genuenean.
Amezketan seilatu ondoren gaur kaferik gabe geratu gara
taberna garbitzen zeudelako. Eskerrak gero hamaiketako
ederra egin degula Ibaita etxean.
Irudiak bertara inguratzen gaudenekoak dira.







domingo, 13 de junio de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Gernika

Zarautz - Gernika - Zarautz (164 km)

Luzea, luzea. Kilometro asko dira eta ankak azkenerako
ederki gogortzen dira. Malda txiki asko igo behar dira,
batezere itzulian Gernika eta Mutriku artean.
Itziar igotzeko Zarautz aldera indar gutxirekin nenbilen
bainan lasai lasai …
Gero Zumaitik gure herrira oso guztora, amaitzeko gogoarekin
bainan disfrutatzen.








miércoles, 2 de junio de 2010

1º Clásica cicloturista de las grullas (Daroca)

Zaragoza probintzian kokatuta dago Daroca lurraldea eta bertan
ospatu zen maiatzaren 15'ean zikloturista proba berri bat.
Simon Ubera'ri esker izan det lasterketa honen albisteak.
Proba ikusten izan zen eta bertan ateratako argazki batzuk
bidali dizkit. Lehenbiziko argazkian Mikel Azparren - irabazle izan
zena Sergio Pérez'ekin batera- azaltzen da hirukotean. Uzte det
Azparren lehenbizikoa dela eta Sergio Pérez hirugarren azaltzen dena.
Bigarren argazkian Angel Vicioso talde buruan tiraka Acered herrian. Eta
hirugarrenean Urnietako mutila.
Hemen albiste gehiago probari buruz





domingo, 23 de mayo de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Guadalupe

Zarautz - Guadalupe - Zarautz (98 km)

Hondarribiako irudi ederra eta aize sanoa, orixe
dastatzen zan Guadalupe'ko monasteriotik.
Gaur ondo goiz abiatu gara Zarautzetik Donosti aldera
kapitala piska bat lasaitazunez igarotzeko. Semaforo
gorri mordoa itxoin ondoren - oso legalak gera- abiatu
degu Jaizkibel'eko maldak, giro ederrean eta paisai
ikusgarriaz inguratuta.









domingo, 16 de mayo de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Lekeitio

Zarautz - Lekeitio - Zarautz (96 km)

Pueblo mágico que al pintor inspiras
Para plasmar en cuadro tu belleza
Que seduce y encanta a quien lo mira
Que estremece, hechiza y que cautiva
Y conserva en sus entrañas la nobleza

Horrela hasten da Luz Dary Becerra idatzitako
poema Lekeitio'ari buruz.
Benetan polita herria baina baita bertarainoko
bidea ere. Trafiko gutxirekin paisaiaz disfrutatzeko
moduan. Hor hiru argazki.
Argazkien ondoren jarraitu hurrengo sarrera ere,
bertan aspaldiko irudi batzuk jarri bai ditut.






sábado, 15 de mayo de 2010

Oroimenak

Orain dela 25 urte inguruko argazkiak

Zarauzko zikloturisten webgunearen arrastroa jarraituz
argazki zahar batzuk topatu ditut toki honetan
Bigarren eta hirugarren argazkietan ni azaltzen naiz Pirineoko
etapa bat egin genuenean.
Uzte det 1984'koak direla baina ez nago guztiz seguru.
Urte horretan a tope ibili nintzen.
Besteak beste Zarautz-Gernika-Zarautz egin nuen
eta baita 300 kilometroko Tour de Euskadi proba.
Orain pentsatu hutsakin nekatu egiten naiz











domingo, 25 de abril de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Oiartzun

Zarautz - Gurutze Berri - Zarautz (76 km)

Gaur ere eguraldi ederra izan degu.
Bainan horrek akats txiki bat ekarri
du, trafiko dentsitatea alegia.
Askenerako etxera ailegatzeko gogoa nuen.
Trafikoak sortzen duen urduritasuna neretzako
mendi maldak igotzea baino gogorragoa da.
Datorren igandetik aurrera gure taldeko irteerak
ordu erdi bat aurreratzea erabaki degu.
Ea horrela amaitzen degun itzulia
trafiko handiena sortu baino lehen.





domingo, 18 de abril de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Elgoibar

Zarautz - Elgoibar - Zarautz (75 km)

Lehenbiziko argazkian ikusten den bezala
eguzki ederrakin irten gara gaur gure
iganderoko saioa egitera.
Guztia ongi joan da. Aspaldian es degu
errueda zulatorik edo antzekorik eduki.
Hobe horrela jarraitzen badegu.
Gure taldeko baten etxean amaiketakoa
egin degu Itziar' inguru horretan.
Hortxe ikusi degu baita Debako zikloturista
martxaren partaideak ziztu bizian
(hirugarren eta laugarren argazkiak).









domingo, 11 de abril de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Aduna

Zarautz - Aduna - Zarautz (65 km)

Gaurko ibilaldia martxoa 28'an egindakoaren
oso berdintsua izan da.
Orduan Sorabilla'ra joan ginen eta gaur Aduna'ra.
Gero itzulia Asteasu'tik Aia'aldera.
Mapa jarri dizuet (klikatu handiago ikusteko)
Ritmo bizian ibili gara denbora guztian.
Antzematen da denok aprobetxatu degula
aste santuko egunak kilometrajea egiteko.
Sasoi puntua hobetzen joan behar degu,
etapak luzatzen dihoazten ehinean.
Eguraldia primerakoa izan degu.







domingo, 4 de abril de 2010

ZZE 2010 taldearen argazkia

Simon Ubera'k bidali dit Zarauzko Zikloturistaren
2010 denboraldi hasierako argazki hau. Mila esker Simon.


(klikatu argazkia handiago ikusteko)

Seguidores

Datos personales