domingo, 25 de abril de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Oiartzun

Zarautz - Gurutze Berri - Zarautz (76 km)

Gaur ere eguraldi ederra izan degu.
Bainan horrek akats txiki bat ekarri
du, trafiko dentsitatea alegia.
Askenerako etxera ailegatzeko gogoa nuen.
Trafikoak sortzen duen urduritasuna neretzako
mendi maldak igotzea baino gogorragoa da.
Datorren igandetik aurrera gure taldeko irteerak
ordu erdi bat aurreratzea erabaki degu.
Ea horrela amaitzen degun itzulia
trafiko handiena sortu baino lehen.





domingo, 18 de abril de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Elgoibar

Zarautz - Elgoibar - Zarautz (75 km)

Lehenbiziko argazkian ikusten den bezala
eguzki ederrakin irten gara gaur gure
iganderoko saioa egitera.
Guztia ongi joan da. Aspaldian es degu
errueda zulatorik edo antzekorik eduki.
Hobe horrela jarraitzen badegu.
Gure taldeko baten etxean amaiketakoa
egin degu Itziar' inguru horretan.
Hortxe ikusi degu baita Debako zikloturista
martxaren partaideak ziztu bizian
(hirugarren eta laugarren argazkiak).









domingo, 11 de abril de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Aduna

Zarautz - Aduna - Zarautz (65 km)

Gaurko ibilaldia martxoa 28'an egindakoaren
oso berdintsua izan da.
Orduan Sorabilla'ra joan ginen eta gaur Aduna'ra.
Gero itzulia Asteasu'tik Aia'aldera.
Mapa jarri dizuet (klikatu handiago ikusteko)
Ritmo bizian ibili gara denbora guztian.
Antzematen da denok aprobetxatu degula
aste santuko egunak kilometrajea egiteko.
Sasoi puntua hobetzen joan behar degu,
etapak luzatzen dihoazten ehinean.
Eguraldia primerakoa izan degu.







domingo, 4 de abril de 2010

ZZE 2010 taldearen argazkia

Simon Ubera'k bidali dit Zarauzko Zikloturistaren
2010 denboraldi hasierako argazki hau. Mila esker Simon.


(klikatu argazkia handiago ikusteko)

sábado, 3 de abril de 2010

Zarautz-Gernika-Zarautz

Kasualitatez topatu det bideo hau Youtube webgunean.
Imanol Lasa kontzejalagatik 2009'ko irailean igorrita.
Ikusi gabe neukan, eta gustatu zait Zarautz-Gernika probako
irudi zaharrak ikustea.
Hor ez dira agertzen buruko kaskoak gaur egunean bezala.

Seguidores

Datos personales