Gaurko ibilaldia martxoa 28'an egindakoaren
oso berdintsua izan da.
Orduan Sorabilla'ra joan ginen eta gaur Aduna'ra.
Gero itzulia Asteasu'tik Aia'aldera.
Mapa jarri dizuet (klikatu handiago ikusteko)
Ritmo bizian ibili gara denbora guztian.
Antzematen da denok aprobetxatu degula
aste santuko egunak kilometrajea egiteko.
Sasoi puntua hobetzen joan behar degu,
etapak luzatzen dihoazten ehinean.
Eguraldia primerakoa izan degu.




No hay comentarios:
Publicar un comentario