viernes, 25 de junio de 2010

Lagos Covadonga 2010

Iker'en enlazeak jarraituz ZZE webguneko foroan
Lagoseko probari buruz, zarauztarren bila ibili naiz
eta argazki hauek aurkitu ditut.
Ni ez nintzen izan lasterketa horretan bainan gustatuko
litzaidake joatea. Ea datorren urtean posible den.









domingo, 20 de junio de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Amezketa

Zarautz - Amezketa - Zarautz (85 km)

Badoa tenporada aurrera. Bihar udaran sartzen gara
argazkiko lainoak ikusita ez badirudi ere.
Gaurko jardunaldian, Sorabilla inguruan Joxean Gorostidik
arazo teknikoa izan du erruedaren kubiertarekin eta etxera itzuli
da 30km inguruan bakarrik eginak genuenean.
Amezketan seilatu ondoren gaur kaferik gabe geratu gara
taberna garbitzen zeudelako. Eskerrak gero hamaiketako
ederra egin degula Ibaita etxean.
Irudiak bertara inguratzen gaudenekoak dira.







domingo, 13 de junio de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Gernika

Zarautz - Gernika - Zarautz (164 km)

Luzea, luzea. Kilometro asko dira eta ankak azkenerako
ederki gogortzen dira. Malda txiki asko igo behar dira,
batezere itzulian Gernika eta Mutriku artean.
Itziar igotzeko Zarautz aldera indar gutxirekin nenbilen
bainan lasai lasai …
Gero Zumaitik gure herrira oso guztora, amaitzeko gogoarekin
bainan disfrutatzen.








miércoles, 2 de junio de 2010

1º Clásica cicloturista de las grullas (Daroca)

Zaragoza probintzian kokatuta dago Daroca lurraldea eta bertan
ospatu zen maiatzaren 15'ean zikloturista proba berri bat.
Simon Ubera'ri esker izan det lasterketa honen albisteak.
Proba ikusten izan zen eta bertan ateratako argazki batzuk
bidali dizkit. Lehenbiziko argazkian Mikel Azparren - irabazle izan
zena Sergio Pérez'ekin batera- azaltzen da hirukotean. Uzte det
Azparren lehenbizikoa dela eta Sergio Pérez hirugarren azaltzen dena.
Bigarren argazkian Angel Vicioso talde buruan tiraka Acered herrian. Eta
hirugarrenean Urnietako mutila.
Hemen albiste gehiago probari buruz





Seguidores

Datos personales