domingo, 11 de julio de 2010

Zarauzko Zikloturista Elkartea 2010: Arano

Zarautz - Arano - Zarautz (80 km)

Goizeko zazpiretan puntuan jarri gera martxan gaurko kirol saioa egiteko.
Hernaniko taberna batean geratu gara,
kafetxo bat hartuz Iruinako zezen entzierroa ikustera.
Hortik aurrera serio serio Arano'ko maldak igotzeraino.
Herri polita da Arano bainan hiru kilometroko aldapa gogorra du,
bertara ailegatzeko. Askeneko ehun metroak -propina bezala-
desnibel oso handikoak, lehenbiziko argazkiko horretan hain zuzen.
Gaurko argazkiak ez dira nereak, Internetik hartuak baizik
eta egilea Antxon Salaberria sinadurarekin azaltzen da.
Aranotik bueltan Hernaniraino bizi bizi joan gara,
eta hemen gaurko bigarren kafea.
Gaurko beroarekin ondo egotezan tabernako terrazan eserita,
bainan egia da baita, ankak gogortu egiten direla eta mugitu egin behar.
"Cuesta de la muerte" igo eta etxera.






argazkien sinadura: Antxon Salaberria

domingo, 4 de julio de 2010

"La Antigua" Ermita (Zumarraga)

Zarautz - Zumarraga - Zarautz (96 km)

Argazki kamara hondatu egin zaidanez, orain dela 2 aste lurrera erorita,
gaur ez det irudirik atera. Bainan aprobetxatuz gaurko ibilaldiaren amaiera
La Antigua ermita famatuan zela eta lehengo ostiralean izan zela bertan
egiten den festa eta ezpatadantza ba jarri ditut Interneten aurkitu ditudan
argazki eder batzuk. Argazkien sinadura: Aresti.
Ermita guztiz ederra eta berezia da. Ikus hemen informazio gehiago.










argazkien sinadura: Aresti

Seguidores

Datos personales